martes, 3 de febrero de 2009

1 Sarrera

Ikas Komunitate bat ikastetxe bateko eta bere inguruneko gizarte-eraldaketarako eta kultur eraldaketarako proiektu bat da eta pertsona guztientzako informazioaren gizartea lortzea du helburu. Proiektu honek ikaskuntza dialogikoa du oinarri eta, horretarako, komunitatearen parte-hartzea eskatzen duen hezkuntza bideratuko da.

Euskadiko erkidego autonomoan hezkuntza sailak bi deialdi egiten ditu proiektu honetan prestakuntza jasotzeko. Lehenengo deialdia proiektua ezagutu nahi duten ikastetxe ezberdinetako irakasleentzat zuzenduta dago eta bigarrena ikastetxeentzat zuzenduta. Bigarren deialdi honetan eskeintzen den formazioa proiektuaren sensibilizazio faseari dagokio.

Ikastetxe zehatz batek formazioa eskatu ahal izateko, aldez aurretik ikastetxe horretako irakasleren batek irkasleentzat zuzendutako ikastaroa eginda eduki behar du.


1.1- IRAKASLEENTZAKO FORMAZIO IKASTAROA

Ikas Komunitateen proiektuari buruzko ikastaroa Hezkuntza sailak antolatzen duen Garatu izeneko prestakuntza planaren barnean eskeintzen da eta aste oso baten zehar burutzen da, 30 ordu bitarteko ordutegiarekin. Ikastaroa ikastorduetan egiten da , hau da, irakasleek ordezkoak izaten dituzte ikastetxetan

Ikastaro honetan onartua ahal izateko ikastetxe bereko irakasle bat baino gehiago parte hartzea eskatzen da, honek ikastaroa amaitu eta gero irakasleek euren ikastetxetan egin dezaketen gogoeta erraztuko baitu.

Ondorengoak dira Ikastaroaren helburuak

Informazio gizarteak hezkuntza sistemari egiten dizkion erronkeei buruzko gogoeta egitea

Irakasleek proiektua aurrera eramanez gero euren ikastetxetan gertatuko lirateken ondoriei buruzko gogoeta bultzatzea

Parte hartzaileek euren ikastetxetan proiektuaren berri ematea

Ikastaro honetan gai batzuk jorratzen dira: Informazio gizartea eta hezkuntza, desberdintasunak hezkuntza sisteman, desberdintasunak gainditzeko praktika arrakastatsuak, proiektuaren deskripzioa, ikastetxe bat ikas komunitatea izateko egiten dituen eraldaketa faseak, proiektuak egiten dituen proposamen metodologikoak, ikaskuntza dialogikoaren oinarri teorikoak eta berrikuntza guztiei buruzko gogoeta.



1. 2 SENTSIBILIZAZIO-FASEA

Ikas komunitateen proiektua eusten duten printzipioen inguruko gogoeta-prozesu bati hasiera ematea erabakitzen duten ikastetxeek proiektuaren sessibilizazio -fasean parte hartzea eska dezakete lehen aipatutako garaturen deialdian.

Ondokoak dira lehen fase honetan egin beharreko zereginak:

1. Komunitateko eragile desberdinekin lanean hasteko lehen saioak:

1.1 Prestakuntza-saioak
1.2 Komunitateko talde desberdinen artean proiektuari buruz eztabaidatzea eta gogoeta egitea.

2. Hasierako informazio-jardunaldien ondoren emandako dokumentazioaren azterketa.

3. Komunitatearen ondorioak lantzea

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxetan sentsibilizazio fasea ikastorduetan egiten da ahal denean. Honela egiten denean ordutegia moldatu eta antolatu egiten da goiz eta arratsaldeko saiotan. Geletako lanak aurrera eramateko era ezberdinetako boluntarioen laguntzarekin antolatzen dira ikastetxeak: komunitatearen boluntarioak, praktiketan dauden ikasleak, gizarte eragile ezberdinak eta gurasoak. Geletako irakasleek lana prestatzen dute egun horietan egiteko, baina, boluntarioek egin ditzaketen aportazioen arabera , beste jarduera batzuk ere antolatzen dira.

Sentsibilizazio aste honetako egunen batean interesa duten edo antolatutako ordutegian parte hartu ezin izan duten guraso eta boluntarioekin hitzaldi bat antolatzen da klaseko ordutegitik kanpo.

Aste osoan zehar Ikas Komunitateen proiektua eusten duten oinarrizko printzipioei buruzko informazioa ematen zaie familiei, irakasleei, irakasleak ez diren langileei, ikasleei, boluntarioei eta beste gizarte-eragile batzuei. Oinarrizko printzipio hauei buruzko gogoeta egiten eta eztabaidatzen da guztien artean. Sentsibilizazio-fasearen lan-saioetarako 30 ordu hartzen dira eta ondoko gaiak landu egiten dira funtsean:

a) Informazioaren gizartea eta bere hezkuntza-errealitatea aztertuko da; neska-mutil guztientzako gehienekoak aintzat hartu behar dituen ikaskuntza-prozesu batean eskuratu beharko diren trebetasun eta gaitasun guztiak identifikatzea nabarmenduko da.
b) Ikastetxea Ikaskuntza Komunitate bihurtzeko prozesua aztertuko da, baita komunitateak eta eragile guztiek prozesuan izan duten inplikazioa ere.
c) Hezkuntza-desberdintasuna aztertuko da eta eskola-porrota gainditzeko arrakastatsuak izan diren beste esperientzia batzuk ere aztertuko dira –gainerako ikastetxeek baino askoz ere emaitza hobeak izan dituztenak, Henry Levin-en eskola bizkortuak edo Comer eta Slavinen programak esate baterako.
d) Hezkuntza-komunitate bakoitzaren alderdi sendoak eta ahulak aztertuko dira eta, hala, egin behar diren aldaketa zehatzak proposatzeko eztabaida-prozesuak sortuko dira.

Sentsibilizazio-fase honi hasiera ematerakoan aldaketari eta aldaketak ikastetxean izango dituen onura eta ondorioei buruzko taldekako edo banakako gogoeta eta eztabaida lagunduko duen dokumentazioa ematen da. Sentsibilizazio-fasean parte hartzen duten pertsonek egiten diren gogoetetan gehiago sakondu ahal izango dute, baldin eta aldez aurretik material hau arreta handiz irakurri badute eta gaiari buruzko gogoeta egin badute. Gogoetarako aldi honen ondoren ikastetxeak sentsibilizazio-fasean lortutako ondorioei buruzko proiektu laburra egiten du.

Ikastetxeen eta komunitatearen sentsibilizazioa komunitateko gizarte-eragileetarako eta hezkuntza-eragileetarako prestakuntza-plan baten hasiera da eta prestakuntza-plan hau eraldaketa-prozesuaren barruan garatzen diren berariazko prestakuntza-ekintzetan gauzatzen da.

Haatik, fase honetako parte-hartzea oso maila desberdinekoa izaten da. Kasu batzuetan sentsibilizazioa irakasleengan eta irakasleak ez diren langileengan edo irakasleengan soilik oinarritzen da. Beste kasu batzuetan, ateak zabalik dituen saio gisa antolatzen da sentsibilizazio-fasea eta bertan komunitateko kideek, senitartekoek, tokiko eta/edo autonomia erkidegoko administrazioetako ordezkariek eta abar hartzen dute parte. Parte-hartzea ahalik eta gehien zabaltzen bada eta saioetara eskolan edo komunitatean inplikatuta dauden ahalik eta pertsona gehienen parte-hartzea erraztu eta bultzatzen bada, proiektuaren proposamena gehiago heda dadin eta proiektuak komunitatearen eta ikastetxearen errealitatean eragin handiagoa izan dezan ziurtatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario