martes, 3 de febrero de 2009

Ikaskuntza komunitatea

PROPOSAMENAK EGITEN DITUZTE
ERABAKIAK HARTZEN DITUZTE


Kudeaketa Batzordea
Pedagogia Batzordea
Zikloko bilerak
Antolamendu Saila
Hizkuntzen Saila
Teknologien Saila
Metodologia Saila
Klaustroa
Senitartekoen batzarra
OGO
Ikasgelako ordezkariak
Ikasgelako batzarrak (senitartekoena)
Koordinazioko barne-plataforma
Zuzendaritza taldea
























Antolamendua berregituratzeko prozesu honetan hainbat arazo sortu dira, hala nola batzordeak koordinatzen dituzten pertsonak aldatzea, hasierako estuasunak, edota egitura berriak, betiere aurreko egituretara egokitzea berdintasunezko parte-hartzea murriztu gabe. Zalantzazko uneak pasa diren arren, une hauek gainditu egin dira guztien lankidetzarekin.

Proiektuaren hasieratik batzordeen sorrera funtsezkoa izan da; nahiz eta klaustroan eta zuzendaritza-taldean pertsonak aldatu diren, prozesuan nolabaiteko jarraitasuna izan da. Batzordeak funtsezkoak izan dira gure proiektuak aurrera egin zezan; are gehiago, gure iritziz batzorde hauek gabe proiektua bideraezina izango litzateke.

Gai batzuen eta besteen arteko erlazioa ere erraztu egin da. Honela, gastronomiari buruzko solasaldietako gurasoek –jarduera honek eman dien prestaketari esker– Metodologia Batzordeak planteatu dituen esperientzietarako ikasgelan lagundu ahal izan dute. Bestalde, portugesa sustatzeko proposamenak jatorri portugaldarreko ikasleen artean ez ezik, bertako ikasleen artean ere jaso dira eta honek guztiz erraztu du hizkuntza hau curriculum arruntean barne hartzea.

Hasiera batean kezkak eta zalantzak izan ziren arren, senitartekoen parte-hartzea funtsezkoa izan da prozesu honetan. Senitartekoen parte-hartzea guztiz areagotu dela esan daiteke. Ildo honetan, senitartekoak eta beste eragile batzuk barne hartzea garrantzi handikoa izan da beraiekin lotzen diren jarduerak diseinatzeko proposamenak arrakasta handiz egin daitezen. Horrelaxe gertatu da, hain zuzen ere, senitartekoei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren diseinuarekin; izatez, eskaintza honek arrakasta handi lortu du eta lortzen jarraitzen du parte-hartzeari dagokionez. Hau proiektuan ezinbestekoa den beste arlo batean ere islatu da, Ikaskuntza Kontratuaren eredua egiteko zereginean islatu da. Gure iritziz kontratu hau guztien artean lantzea izan da unean uneko premiei erantzungo dien eredu errealista lortzeko modu bakarra; honela, era berean, familia gehiagoren parte hartzea lortzeko eta neska-mutilen inplikazioa lortzeko aukera izango da. Gauza bera gertatu da aldizkariarekin, hasiera batean familientzat diseinatu zen eta gaur egun familiek beraiek bere gain hartu dute aldizkaria. Honela, aldizkariak interes handiagoa du, komunitatearekin benetan komunikatzeko bide gisa balio du, autofinantzatzen da eta ikasgeletan lan-tresna gisa erabiltzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario