martes, 3 de febrero de 2009

Proposatutako saioen deskribapena

3.1 LEHEN EGUNA


3.1.1 Aurkezpena

Ikastaro honetan Ikaskuntza Komunitateen aldaketa-proiektuak abiarazteko funtsezko elementuen berri emango dugu. Proiektu honek hiru alderdi ditu abiapuntu: Gaur egungo gizartearen analisia; premia eta arazo horiei erantzuteko munduko hainbat lekutan garatzen ari diren esperientzia arrakastatsuen azterketa; eta gaur egun nagusiki aintzat hartzen diren gizarte teoriak, hala nola, planteamendu komunikatiboak.

Astean zehar proiektuaren oinarri teorikoak , gaur egungo egoera eta ikastetxe parte hartzaile guztietan prozesuak izan dituen faseen deskribapena ere egiten da.Beraz saio batzuk teorikoak dira, beste batzuetan ikastetxeek euren esperientzia deskribatzen dute eta beste batzuetan lan taldeak antolatzen dira proiektuaren faseei buruzko praktikak egiteko.


3.1.2 Azalpen teorikoa: informazio gizartea

Gaurko informazio gizartearen ezaugarriak, gizarte honetan izandako bi faseak eta bere ondorioak hezkuntza sisteman deskribatzen dira, fase honetan areagotu diren desberdintasunei buruz eta praktika arrakastatsuei buruzko gogoeta egiten delarik.

Edozein momentuan hitza har daiteke edo eztabaida proposatu.
Hitzaldia Power Point-en egindako aurkezpen baten laguntzaz egiten da.


3.1.3 Azalpen teorikoa:ikas komunitatearen proiektua

Gaurko gizarteak hezkuntza sistemari egiten dizkion erronketatik eta beharretatik abiatuz guztiontzako informazio gizartea eta hezkuntza kalitatea lortzeko egiten diren proposamenak azaltzen dira
Eskolak bera bakarrik ezin duela kontutan hartuta, proiektuaren printzipioak eta ikastetxeek eraldaketa prozesuan burutzen dituzten faseak adierazten dira.
Hitzaldia emateko Power Point-en egindako aurkezpen bat erabiltzen da.


3.1.4 Lan taldea: sendotasunak eta ahuleziak

Ikastetxe eredu berriak behar dira proposatutako helburuak lortzeko. Horrelako ikastetxe bat izateko nork bere zentroaren errealitatea aztertzea proposatzen da.Hau egiteko fitxa batean idazten dira alde batetik zentroaren sendotasunak edo aukerak eta bestetik zentroaren ahuleziak edo zailtasunak. Lehenengoz bakarkako lana egiten da, bigarren pausua lan taldean egitea da eta amaitzeko talde guztien lana batera jartzen da. Taldeek esandakoa ordenagailuan (ahuleziak eta sendotasunak fitxan) idazten da jendeak komentatzen duen ahala. Lanaren emaitza gorde egiten da guztiei banatzeko lehentasun fasea jorratzen denean ( hirugarren egunean talde elkarreragileetan).


3.1.5 Materialak

Dokumentuak :

1-Berdintasun heziketa informazio gizartean
2. Estatu batuetako esperientziak
3- Ikas komunitatearen proiektua

Fitxa: 1- Sendotasunak eta ahuleziak

PPT aurkezpena: informazio gizartea eta ikas komunitateak

Dokumentu eta fitxa hauek laugarren eta bosgarren ataletan daude baina zuzenean ikus daitezke dagokion lekuan click eginez. 3.2 BIGARREN EGUNA


3.2.1 Azalpen teorikoa

AMETSAREN FASEA ERALDAKETA PROZESUAN

Ikas komunitatea izateko eraldaketa prozesuan burutzen diren faseak deskribatzen dira: sentsibilizazioa, erabaki hartzea, ametsa, lehentasunak aukeratzea eta abiaraztea.

Eraldaketa prozesu honetan Ametsaren faseak duen garrantzia azaltzen da, zelan egiten den eta ikastetxe batzuetan fase honi esker jadanik lortu dituzten hainbat gauza komentatzen dira.

Ikas komunitate bakoitzak proposatzen direnetariko berrikuntza baten bat edo beste bat garatu du gehiago. Prozesu osoa aurrera eramateko denbora luze behar da eta pizkanaka-pizkanaka burutzen ari da ikastetxeetan. Baina hori bai, ikastetxe guztien artean berrikuntza guztiak martxan jarri dituzte, honela, ikastetxe bat berrikuntza berri batekin hasten denean, berrikuntza hori martxan jarri duen beste ikastetxe baten experientziak eta jarraitutako prozesuak laguntza handia ematen dizkiote ikastetxe honi.

Saio honetan ikastetxe ezberdinetan ametsaren fasea aurrera eramateko jarraitu dituzten urratsak, erabili dituzten estrategiak eta fase honi esker eskuratu dituzten lorpenak komentatzen dira. Azkenik, LHko ikastetxe edo BHI batean egindako ametsaren fasea deskribatzen da


3.2.2- Ametsaren praktika

DINAMIKA ETA ANTOLAMENDUA

1- Bakarkako eta taldeko lana


Ø Irakasleek euren seme alabentzat nahiko zuten ikastetxe ideala pentsatu behar dute, hau oso garrantzitsua da, helburua ez baita lan egiten duten ikastetxe mota deskribatzea, euren seme alabentzat nahi izango luketen institutu idealarekin amets egitea baizik.
Ø Amets, ideia, gurari edota proposamen bakoitza post it batean idazten da. Iradoki nahi dituzten ideiak bezain beste post it idatzi beharko dituzte parte hartzaileek. Momentu honetan ametsa librea da, ez dira ez arlorik ez esparrurik proposatzen ideiak ez baldintzatzeko helburuarekin.
Ø Jardueraren arduradunak sei orri prestatuko ditu eta orri bakoitzak ondoren aipatzen diren arloetariko bat edukiko du : Curriculum, Klima, Parte hartzea eta familiekiko harremanak, Antolamendua, Metodologia, Baliabideak, Beste batzuk.

Ø Behin ideia guztiak idatzita, parte hartzaileak altxatu eta eurek idatzitako ideiak dagozkien orrietan jarriko dituzte.
Ø Lan taldeak antolatuko dira. Talde bakoitzeko pertsona batek arlo zehatz bati dagozkion ideiak hartuko ditu eta folio batean idatziko ditu. Arlo guztiak paperetan idatzita daudenean arduradunak folio guztiak jasoko ditu eta fotokopiak egingo ditu taldetan banatzeko. Ondoren taldearen lana arlo bakoitzeko hiru ideia garrantzitsuenak aukeratzea izango da eta, era berean, proposamen batzuekin ez badatoz bat, horiek ere idatziko dituzte.
Ø Talde guztien lana batera jarriko da. Arduradunak amets zati guztiak ordenagailuan idatziko ditu (ametsa fitxan) errepikatzen diren ideiak seinalatuz. Fitxa hau talde elkarreragileei buruzko saioan erabiliko da.


2- Bateratze lana


Talde bakoitzak aukeratu dituen amets zatiak komentatzen ditu, baita ez adostasunak non dauden ere. Hasiera batean ideia guztiak jasotzen direla azaltzen da, baina hasteko orduan, lehentasunak markatzeko adostasun gehien dutenak, garrantzitsuenak eta premiazkoenak aukeratzen dira. Beste alde batetik, errazenak ere kontutan hartzen dira, helburua errazago lortzeko aukera ikusten baita.

Pertsona guztien ametsak garrantzitsuak dira eta momentu batean edo bestean haiengana heldu beharko da , salbuespen bakarra ezadostasuna delarik. Horrela gertatzen bada, proposatu dutenek beste era batera proposatu beharko lukete , horrela eginda ere ezadostasuna jarraituko balu, beste momentu baterako utzi beharko litzateke.
Azken kasu hau batzuetan gertatzen da, horregatik praktika honetan ezadostasunak markatzea eskatzen da. Honela, beste era batera jartzen edo hobeto argitzen saiatu daitezke ideia horiek jarri dituztenak, ideiak bat etor daitezen estrategiak ikasiz.


3.2.3 Ikastetxe baten esperientzia

Ikas komunitatearen proiektuan parte hartzen duen ikastetxe batek beraiek jarraitutako prozesua azaltzen du.


3.2.4 Materialak

Dokumentoak:

4 Eraldaketa fasea
5 Karmengo ama LHIko ametsa, lehentasunen aukeraketa eta antolamendua

Fitxak: 2 Praktikan egindako ametsa betetzeko fitxa





3.3 HIRUGARREN EGUNA


3.3.1- Praktika: talde elkarreragileak

1- Saioaren dinamika eta antolamendua

§ Praktika honen bitartez gai batzuk jorratzea dira:

Ø Talde elkarreragileak
Ø Senideen parte hartzea
Ø Lehentasunak aukeratzeko fasea ( aurreko saioetan sendotasunak eta ahuleziak eta ametsari buruz egindako lana abiapuntua izango delarik)

Gai hauek lantzeko talde elkarreragileetan proposatzen den metodologiaz baliatuko gara, honela gaiak jorratzeaz gain, parte hartzaileak metodologia honetan arituko dira.

Gela hiru espazio ezberdinetan antolatuko da eta partehartzaileekin hiru talde egiten dira. Gune bakoitzean gai bat landuko dute arduradun baten laguntzarekin. Taldearen lana amaitutakoan arduraduna ez da mugituko, partehartzaileak dira beste leku batera joango direnak. Sarrera hau egiterakoan ez da azaltzen zergatik mugitzen diren parte hartzaileak arduradunak geldi egoten diren bitartean

Talde bakoitzean ikas komunitatearen taldekide bat egongo da ( Ikastetxeko koordinadoreak edo aholkulariak) taldearen lana dinamizatzeko.
Beraz, saio hau aurrera eramateko hiru pertsona behar dira. Laugarren pertsona bat egon daiteke , talde guztien lana koordinatzeko eta bateratze lana dinamizatzeko.

Gaiak lantzeko prestatutako guneak erakutsi eta lan taldeei dagokien arduradunak aurkeztu eta gero, lanean jarriko dira. Gune horiek izan daitezke gela baten barruan edo gela ezberdinetan.

Ikas komunitatearen taldekideak saio osoan zehar gai bera hartuko du bere gain. Gai bakoitzarekin 40-45 minutu inguruan aritzen da eta denbora amaitutakoan parte hartzaileak hurrengo gaia lantzeko dagokion lekura joaten dira.

Normalean ordu erdi edo 40 minutu izaten da jarduera bakoitzarentzat eta beste ordu erdi bat bateratzeko lana egiteko. Baina honek taldearen tamainaren arabera aldatu egiten da.





Oharra

Jarduera aldatu daiteke taldeetan beste gai batzuk jorratzen edo taldeen kopurua handituz. Talde gehiago eginez gero, gai gehiago pentsatu behar dira, taldeak bezain jarduera egon behar direlako. Denbora ere aldatu daiteke, baina jarduera guztietan berdina izan behar du, errotazioa egin ahal izateko.


2- Taldeen jarduerak eta bateratze lana

A) Lehentasunak aukeratzeko aktibitatea

Lehenengo egunean landutako Sendotasunak eta Zailtasunak jardueraren emaitzak eta ametsaren praktikan sortutako ametsak kontutan hartuta, taldeak proiektuarekin abiarazteko amets zati garrantzitsuenak eta errazenak aukeratuko ditu.

Fitxan aspektu ezberdin batzuk agertzen dira. Pentsatu beharko dute nondik hasiko lirateke, epe labur batean edo epe ertain batean emaitza horiek lortzeko. Hau da, zeintzuk dira epe ertain batean lortu nahi diren ametsak. Ez da beharrezkoa fitxan agertzen diren kategoria guztiak lantzea, garrantzitsuenak baino. Adibidez, ikus daitezke oso garrantzitsuak metodologiari dagokien bi aspektu eta errekurtsuetan bat ere ez.

Honetaz gain, eskuman agertzen den zutabea betetzeko pentsatu beharko dute errazak lortzeko ikusten dituzten amets zatiak, sendotasunak kontutan hartuta.

Zutabe biak oso garrantzitsuak dira. Alde batetik, amets batzuk lortzea oso zaila izan daiteke eta ahalegin handiak eskatu , baina zailak diren arren, oso premiazkoak dira.Beste alde batetik amets batzuk lortzea oso erreza da, eta amets hauek betetzean animatuko gara gauza batzuk eskuratzen ditugula ikusiz , horrexegatik ez ditugu ahaztu behar.

B) Senideen formazioa eta parte hartzea

Parte hartzaileei testu bana emango zaie. Bakarka irakurtzeko denbora bat ematen da eta ondoren, irakurritakoa komentatzen da. Komentatzen hasi baino lehen norbaitek hartuko du esandakoaren idazteko ardura, gero beste taldekoekin batera jartzeko. Guztien artean zalantzak argituko dituzte eta iritziak ere adieraziko dira.
Arduradunaren lana eztabaida zentratzea da, honetarako taldekideen parte hartzea eta eztabaida bultzatuko du eta informazioa emango du beharrezkoa ikusiko balu, bere esperientzian izandako adibideak emanez.



C) Talde elkarreragileak

Aurreko aktibitatean eramandako dinamika bera jarraituko da oraingoan ere.

D) Bateratze lana

Parte hartzaile guztiak borobil batean jarriko dira.Talde bakoitzeko arduradunak bere taldean komentatutakoa adieraziko du. Lan hau gaiaren arabera burutuko da eta gai bakoitzean edonork egin ditzake galderak edo zalantzak argitu.


3.3.2 Azalpen teorikoa: talde elkarreragileak

PPTn egindako aurkezpen baten bidez Talde elkarreragilei buruzko laburpen egiten da:

Talde elkarreragileen ezaugarriak
Jardueren adibideak Lehenengo hezkuntzan eta Bigarren hezkuntzan
Ikaskuntza dialogikoen printzipioak talde elkarreragiletan


3.3.3 Ikastetxe baten esperientzia

Proiektuan parte hartzen duten ikastetxeek bide desberdinak jarraitu dituzte eta berrikuntza desberdinak jarri dituzte martxan. Horrexegatik formazioan ikastetxe biren esperientzia entzunez gero, ideia orokor bat ematen da, bai proiektua dagokionez bai proiektua martxan jartzeko jarraitutako prozesuari dagokionez


3.3.4 Materialak

Dokumentuak

6- Senideen formazioa eta parte hartzea
7- Talde elkarreragileak

Fitxa: 3 Lehentasunen aukeraketa egiteko fitxa

PPT: Talde elkarreragileak




3.4 LAUGARREN EGUNA


3.4.1-Azalpen teorikoa: ikaskuntza dialogikoa

Azalpen teorikoaren bidez eta eztabaidaren bidez egun osoan zehar aprendizaia dialogikoaren zazpi printzipioetan sakontzen da.

3.4.2 Materialak
Dokumentuak:
8- Ikaskuntza dialogikoa

3.5 EGUNA

3.5.1- Literatura tertulia dialogikoak

AZALPEN TEORIKOA ETA PRAKTIKA

Tertulia dialogikoak zer diren, euren marko teorikoa, aurrera eramateko baldintzak eta metodologia azaltzen dira. Saio hau normalean tertulia dialogikoan dinamizatzaile adituak egiten du.

Saio hau egin baino lehen parte hartzaile guztiek aldez aurretik proposatutako liburu bat irakurriko dute. Azaldutako metodologiari jarraituz, adostatutako liburuari buruz tertulia dialogikoa egiten da.


3.5.2 Lan taldea: proposatutako berrikuntzen inguruko hausnarketa

Aurreko saioetan zehar landu diren berrikuntzei buruzko lana egiteko hausnarketa bat egitea proposatzen da: taldeka berrikuntza bakoitza aurrera eramateko ikastetxeak dituen errekurtsoak eta zailtasunak aztertu, eta aurrera eramanez gero, ikastetxe osoan berrikuntza horrek edukiko luke eragina hausnartu.


3.5.3 Ebaluazioa


3.5.4 Materialak

Dokumentua: 9 Tertulia dialogikoak

Fitxa: 4 Berrikuntzei buruz hausnarketa egiteko fitxa
Fitxa: 6 Ebaluazioa egiteko fitxa














4

No hay comentarios:

Publicar un comentario